Arazi logo
hasiera ---> kudeaketa zerbitzuak

 

kudeaketa

 

Siguiente
Anterior
foto

EKAINBERRI: Ekain haitzuloaren erreplikaren kudeaketa

foto

SANTA MARIA LA REAL: Museo eta aztarnategiaren kudeaketa

foto

ALGORRI: Zumaiako flysh-eko natura ezagutarazten

Esperientzia zabala dugu Arazin ingurumena, kultura eta turismo arloko zentroen kudeaketa eta dinamizatze lanetan.

 

Zentroko kudeaketa lanak:

- Harrera guneko zerbitzua, gida eta hezitzaile lanak burutzen dira.
- Zentroaren kudeaketa lanak ebaluatu egiten dira, bisitariei inkestak burutuaz eta beste hainbat adierazle kontutan hartuz. Emaitzen arabera aldaketak proposatuaz joaten da arazi bisitari eta bezeroen beharretara egokitu arte.
- Horretaz gain, bezeroarekin hartuemana jarraia eta estua mantentzen da hilabeteroko txostena helaraziz, burututako ekintzak, bisitari kopurua eta jasotako balorazioekin batera.

 

Zentroen eskaintza eta dinamizazio plana:

Zentroak bisitariari eskaintzen dion zerbitzua zehazten da:
- Irekiera orduak eta egutegia.
- Bisita gidatuak.
- Eskaintza didaktikoa.
- Dinamizazio plana: zentroari egokitutako hezkuntza eskaintza, tailerrak eta erakusketak proposatzen dira. Bisitariari eskaintza zabal eta erakargarri bat luzatuko zaio.

 

Materialen sormena eta diseinua:

Zentroak beharrezkoak izango dituen eduki eta diseinu lanak osotasunean arazik garatzen ditu. Lan talde bikaina du arazik zentroan bertako egitaraua garatzeko eta baita materialen sormena eta promozio lanetarako ere.

Hezkuntza eskaintzarako unitate didaktiko bikainak sortzen ditu arazik, urteetan frogatutako formulak erabiliaz eta formatu eta diseinu erakargarriz janzten dira.

 

Komunikazio plana:

Bisitari eta ikastetxeei zentroaren eskaintza helarazten zaie, bertaratu eta esperientzia eder bat igarotzeko. Era berean, zentroan egiten diren ekintza guztiak komunikatzeko prozedura bat ezartzen da. Etengabe komunikatu beharra dago zentroak egiten duena, honi bizitasuna eta dinamismoa emateko. Komunikazio bideak honako hauek dira:

- Buletinak eta mailingak.
- Prentsa oharrak komunikabideetan.
- Web orrian eta orain baita sare sozialetan ere.

 

Proiektu teknikoak

- Ingurumena eta kulturarekin zerikusia duten proiektu teknikoak.
- Hausnarketa estrategikoak, lekuko ondarearen azterketa eta interpretazioa...