No 1
No 2
No 3
No 4
No 5
![]() ![]()
Gure testu eta diseinu lanak formatu ezberdinetan ekoizten ditugu web, folleto, katalogo, kartel, dvd, prentsa, irratia edo telebistara egokitzeko.Bezeroaren beharretara egokitutako KOMUNIKAZIO KANPAINAKEkimen edo enpresa baten diseinu irudia eta mezua sortu eta komunikazio lana osotasunean burutzen dugu: katalogoa, promoziorako triptiko edo kartelak, prentsa eta telebistarako anuntzioen diseinua, eta prentsaurrekoa eta aurkezpen ekitaldien antolaketa...Denda zein bulegoetako eskaparateen diseinu lanak ere burutzen dira.
Web garapenakWeb garapen berritzaileak: ARAZIK garatutako web orriak sarituak izan dira bi urtez jarraian. Diseinu erakargarria, kalitateko ortofoto eta mapak, GPS deskargableak, ilustrazioak, 360º argazkiak, facebook eta twitter bezalako sare sozialak eta beste hainbat elementu uztartzen dituzten web orriak eskaintzen ditu arazik. Web orrien helburu nagusia erabiltzailearentzat interesgarria, erabilterraza eta praktikoa izatea izanik. Web 2.0 Edukiak partekatuz. Blogak + sare sozialak. Bestelako lanak ere burutzen ditugu. Esate baterako:
Sentsibilizazioa kanpainakIngurumenari buruzko arazoen aurrean biztanleria sentsibilizatzeko helburuarekin hainbat kanpaina burutzen ditu arazik: klima aldaketa, mugikortasuna, energia, ura, paper edo plastiko kontsumoa... Kanpaina burutzeko ekintza plana aurkezten dugu, adin tarte ezberdinak kontutan izanik eta herritar guztien parte hartzea indartzeko helburuarekin. Ekintzak bere osotasunean garatzen ditugu, kalera irtenaz eta komunikazio kanpaina bat martxan jarriaz. Ebaluaketa baten ondoren proiektuaren memoria sortzen dugu.
Seinaleztapen lanakARAZIK lekuan lekuko ondare naturala eta kulturalaren interpretazioa burutzen du eta gunean bertan kokatutako panel eta euskarri ezberdinen bitartez jendeari ezagutzera ematen dizkiogu ezaugarri eta berezitasunak. Erakusteko modua maiz argazkiez eta diseinu erakargarriez gain marrazki bidez egiten dugu. Haur zein helduei deigarria egiten zaien komiki itsuradun formatu hau eraginkorra izan zaigu.
|


