KOMUNIKAZIOA, KULTURA, INGURUMENA eta HEZKUNTZA arloko 38 profesionalez osatutako lan taldea gara.

  • Gida lanak burutzen ingurune paregabeetan
  • Ezaugarri guztietako webguneak garatzen
  • Mugikorrentzat aplikazioak sortzen.
  • Ingurunea aztertu eta interpretazio panel egokienak garatzen
  • Ilustrazio eta istorioen bitartez mezua modu atseginean igortzen
  • Herriko historia herritarrei hurbiltzen.
  • Ekitaldien antolaketa eta komunikazio integrala burutzen
  • Ekitaldien antolaketetan kalera irtetzen gara guztiak
  • JOLASTUZ IKASTEKO unitate didaktikoak sortu eta gauzatzen
  • Berrikuntza txertatuz museoen kudeaketa eta dinamizazioan
  • Museoak 2.0 eta sare sozialei buruzko jardunaldietan mintzatuz
  • Museoan bisitariaren harrera eta gida lanak burutzen
  • Museoko ondarearen transmizio lanetan

Arazik proiektuak garatu eta gizarteratzen ditu. 14 urteko ibilbideak ematen duen bermearekin eta esperientziarekin, bokazioarekin eta berrikuntzarekin, forma ematen diegu zeure ideiei. IDEIAK BOROBILTZEN ditugu Arazin.

Barrientos hondakin-kudeaketa: komunikazioa eta diseinua

Errenterian hondakinak kudeatzen dituen Barrientos enpresak marka-irudi berria behar zuen, ingurumena babesteko egiten duen lana gizarteratzeko eta bezeroei erakusteko. Komunikazio-lan horretan zenbait tresna konbinatu genituen: eskuko orriak, newsletterrak, eta prentsarako publizitatea.  

Read more →

Eurotek ingeniaritza: diseinua eta ikus-entzunezkoak

Zarauzko Eurotek ingeniaritza-enpresarekin aritu gara lanean, azokatarako zenbait marketin eta komunikazio-euskarri diseinatzen.  

Read more →

Oianume jatetxea eta sagardotegiaren web orria

Oianume sagardotegi, jatetxe eta ostatuaren webgunea sortu dugu: 360º argazkiak, Oianume bertatik egunean izateko gunea, zerbitzuak modu argian erakusten dituen webgunea.  

Read more →

Amona Maria delicatessen: e-commerce eta marketin digitala

Amona Maria delicatessen Getariako dendaren online-denda eta marketin digital kanpaina: Google Adwords, newsletter-kanpaina e.a.  

Read more →

Gabonetako apaingarri iraunkorrak

Natur baliabideen erabilera arduratsua indartzeko sentsibilizazio-kanpaina.

Read more →

Zarautz APP: Iphone & Android

Mareak, olatuak, herriko agenda, jatetxe eta ostatuak Zarautz APPan. Berritzaile eta erabilgarria.

Read more →

Kirol Ekitaldien komunikazioa eta antolaketa

Arazik BH ZARAUZKO TRIATLOIA antolatu du bi urtez jarraian: 2011 eta 2012.

Read more →

Ekaindarren eguna

Jarduera parte-hartzaileen bidez herriko plazan historia dibulgatzen dugu. Ekainberri, Zestoako Udala eta Merkataria elkartearekin batera Ekaindarren Egunak antolatu ditugu Zestoan. Herria milurtekoetan atzera eraman dugu.

Read more →

Blogeko azken berria:

Zarauzko Udalaren diru-laguntzak: webgunea, errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz

Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko enpresentzako eta profesionalentzako diru-laguntza deialdia egin du, enpresek beren burua ezagutzera emateko erabiltzen dituzten euskarriak, digitalak eta fisikoak, euskaraz jartzeko.

ZarauzkoDiruLaguntzak Read more →

NikTri egonaldia Gipuzkoan

Hirugarren urtez jarraian, 10-16 urte bitarteko gipuzkoar gazteek triatloiaz gozatzeko egonaldian parte hartzeko aukera izango dute aurten. Irailaren 2tik 6ra, sorpresaz beteriko 5 egun apartak bizi ahal izango dituzte Orio inguruan, Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzaz ARAZI eta Hektor Llanos-ek antolaturiko ekimen honetan.
Udako goxotasuna lagun, Orioko itsasertza hainbat jardueren lekuko izango da. Batetik, triatloian trebatzeko ekintzak burutuko dira, goi mailako triatleten eskutik (Hektor Llanos eta Nerea Murua besteak beste) kirol erakargarri honek gordetzen dituen sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango delarik. Bestetik, lagunartean ondo pasa eta ingurunea ezagutzeko hainbat ekintza burutuko dira.
Horrenbestez, kirola eta aisia uztartuko duen egonaldia bilatzen duten gazteek, hementxe dute neurrira egindako aukera bikaina.

 

 

 

por defecto 2013-04-29 a las 09.05.41

Gipuzkoa Foru Aldundiaren IKT diru-laguntzak enpresentzat eta udalentzat

Berrikuntza eta teknologia sustatzeko asmoarekin, irekita daude Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) oinarritutako proiektuentzako diru-laguntza eskaerak egiteko epeak, bai enpresentzat, baita udalentzat ere.

Enpresen kasuan, merkatura bideratutako I+B+G proiektuei emango zaie laguntza, eta enpresaren lehiakortasunean aldaketa positiboak eragiteko moduko pizan behar dira. Helburu nagusia da nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea.

Udalei dagokionez, diru-laguntzen helburua da Gipuzkoako udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzea. Ildo horretan, herritarren partaidetza aktiboa sustatzeko tresnak eta formazioa garatzeko proiektuek lehentasuna izango dute.

Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Udalak
Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Berrikuntza digitala Enpresak